GOFE 21/06/2024
Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Sailak “Gizarte-zerbitzuetako jardunbide egokiak Araban 2024” aitorpena eman die Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin lankidetzan diharduten erakunde publiko eta pribatuei. ASAFES (gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen elkartea) izan da saritutako erakundeetako bat, Arabako landa-eremuko ikastetxeetan osasun mentala sustatzeko eta suizidioa prebenitzeko proiektu honengatik.