Aurkezpena:
Buru gaixotasun larria daukaten pertsona gehienen artean hondatze kognitiboa ematen da, arlo ezberdinak kaltetuz: arreta, memoria, arrazoitzeko eta planifikatzeko gaitasuna eta lengoaia.
Euskara tailerrean aspektu hauek lantzen dira, ondorengo HELBURUAK jarraituz:
- Arreta, memoria edo lengoaia bezalako funtzio kognitibo gorenen entrenamendu eta errekuperazioa sustatzea
- Mantentzen diren arlo kognitiboen funtzionamendua hobetzea
- Adierazpen pertsonala eta kezken komunikazioa laguntzea
- Sormen gaitasunak aktibatu eta hobetzea
- Emozioak, ideiak, sentimenduak, fantasiak adierazteko giro aproposa sortzea
- Ahozko eta idatzizko adierazpena desblokeatzeko baliabideak ematea
- Partaideen pentsamendu kritikoa garatzea
- Idazketa eta hizlaritzaren jarraipena suspertzea
- Gure kolektiboaren beharrei moldatzen diren eta integrazioa sustatzen duten ekintzak garatzea
Saio ezberdinetan zehar, hizkuntzaren oinarrizko ezaguera lantzen dugu, euskal hizkuntza eta cultura hurbilduz ariketa, dinamika, joku eta ikus-entzunezko materialen bitartez
Urtero, Euskara tailerreko taldeak kurtso bukaeran gabon-kanta bat prestatu eta Gabonetako Jaian abesten du, beste tailerretako pertsonekin partekatzeko.
Profesional arduraduna:
Euskara tailerra Eli Perezek gidatzen du. Hurrengo bideoan, bere ibilbideari buruz eta ASAFESekiko kolaborazioaren berri ematen digu.