eseu+34 945 288 648

Sentsibilizazio

Hitzaldiak

Ikastetxeak

Nerabezaroa garai erabakigarria da pertsona batek bizitzan zehar dituen ohitura sozial eta emozionalen garapenean.

Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) datuen arabera, buruko nahasmenduen erdiak 14 urterekin edo lehenago hasten dira. Izan ere, nerabeen % 10ek eta % 20k artean buru-nahasmenduak dituzte, baina ez dira diagnostikatzen eta tratatzen. Ez lantzeak ondorioak ditu, helduarora arte heda daitezkeelako.

Hori dela eta, uste dugu funtsezkoa dela kolektibo horrek horri buruzko informazioa jasotzea, behar izanez gero laguntza eskatu ahal izateko, buru gaixotasunen inguruko mitoak eta beldurrak ezabatuz eta egoera horiek normalizatuz. Horregatik, buru osasuneko sentsibilizazio- eta prebentzio-hitzaldiak egiten dira Gasteizko ikastetxeetan eta Arabako gainerako udalerrietan.

mi-hijo-esta-deprimido-que-hago

Beste kolektibo batzuk

Osasun mentala zeharkako alderdia da, eta hainbat eremutatik landu behar da.

Horregatik, buru osasuneko prestakuntza ere ematen diegu hainbat eremutako profesionalei (gizarte-langileak, enpresak, polizia-kidegoak, irakasleak, etab.). Buru gaixotasuna duten pertsonei eta haien familiei eta profil desberdinetako biztanleei (etorkinak, hirugarren adinekoak, guraso-elkarteak…) ematen zaien tratua eta arreta hobetzeko helburuarekin, horietako bakoitzaren behar espezifikoak kontuan hartuta.

Sentsibilizazio-kanpainak:

ASAFESek, urtean zehar eta Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna dela eta, sentsibilizazio-ekintzak egiten ditu, herritarrak informatzeko eta buruko gaixotasunari buruzko estigmaren aurka borrokatzeko: ibilaldi solidarioa, kanpainak sareetan, komunikabideetan, etab.

Telefonoa945 28 86 48
E-postaasafes@asafes.org
Web-orriawww.asafes.org
como-saber-si-tengo-ansiedad