eseu+34 945 288 648

SUIZIDIOA

BERDINTASUNAREN ALDE BORROKATUZ, ANIZTASUNA DEFENDATUZ.
IDEIA SUIZIDAK BADITUZU

Laguntza behar duzu?

Itxaron, dudarik gabe, lagundu ahal dizugu.

Dudarik gabe, orain irtenbiderik ez duela dirudien horrek irtenbidea dauka.

Saihestu drogak edo alkohola kontsumitzea.

Pentsatu zurekin joan daitekeen norbait.

Kontaiozu norbaiti.

Laguntza bilatu (lagunena, familiarena, profesional batena…)

Asafesen zu laguntzeko gaude, jarri elkartearekin harremanetan (945288648/ asafes@asafes.org)

COMO-AYUDAR-A-MI-HIJA-CON-DEPRESION
NORBAITEK KEZKATZEN BAZAITU

Nola lagundu?

Larrialdietarako edo laguntzarako telefonoak eskuragarri izan.

112 telefonora deitu edo gertuen dagoen Ospitaleko Larrialdietara joan.

Pertsona Osasun Mentalean artatuta badago, jarri harremanetan bere erreferentziazko profesionalarekin.

Familiari edo gertuko pertsonei jakinarazi.

Balizko bitarteko kaltegarriak eskuratzea mugatu.

Ez utzi bakarrik arriskuan dagoen pertsona.

Galdetu eta entzun epaitu gabe, errespetuz. Pertsonak bere ideia eta asmoei buruz norbaitekin hitz egin ahal izatea erabakigarria izan daiteke bere sufrimenduaz libratzeko beste aukera batzuk aztertzeko.

Adi alarma-seinaleekin.

ASAFESekin harremanetan jartzen bazara, laguntzeko modua bilatuko dugu.

ARRISKU-FAKTOREAK

OMEren arabera, suizidiorako arrisku- eta babes-faktoreak behar bezala identifikatzeak prebentzio-estrategiak eta -ekintzak ekar ditzake. Pertsona baten babes- eta/edo arrisku-faktoreen kopuruaren arabera, pertsona horrek saiakera edo jokabide suizida bat izateko probabilitatea handiagoa edo txikiagoa izango da.

01

Banakakoak

Gaixotasun mentalen bat izatea (batez ere, nahasmendu afektiboak, hala nola depresioa edo nahasmendu bipolarra, nortasunaren nahasmenduak, eskizofrenia, elikadura-jokabidearen nahasmenduak, substantzien kontsumoa…). Aurretiazko suizidio-saiakerak (suizidio-arrisku handia dago saiakera autolitiko baten ondorengo hilabetean). Nortasun-ezaugarri edo faktore psikologiko jakin batzuk (etsipena, zurruntasun kognitiboa, autoestimu txikia, gizarte-trebetasunen defizita, inpultsibotasuna…). Baliaezintasuneko gaixotasun medikoa, desgaitasuna edo min kronikoa izatea.

02

Familiakoak eta Sozialak

Suizidioaren aurrekariak familiartean. Tratu txar fisiko, psikologiko edo sexualen aurrekariak. Bizi-gertaera estresagarriak. Isolamendu soziala. Langabezia eta zailtasun ekonomikoak. Jazarpena berdinen partetik (bullyinga eta ziberbullyinga). Bitarteko hilgarriak eskuragarri izatea. Arreta soziosanitario espezializatuko zerbitzuetara iristeko zailtasuna.

FAKTORE BABESLEAK

01

Banakakoak

Komunikatzeko eta arazoak konpontzeko trebetasunak izatea.
Laguntza eskatzeko gaitasuna.
Autokonfiantza eta autoestimu handia.
Jarrera eta balio positiboak, hala nola errespetua, elkartasuna eta lankidetza.
Erlijio-sinesmenak (babes-faktore gisa jardun dezakete).

SUIZIDIOA OSASUN PUBLIKOKO ARAZO LARRIA DA

DATUAK

M
Heriotzak munduan
/egunero
Heriotzak Espainian
/ 2 egunean behin
Heriotzak Euskadin
kausa
Heriotza ez naturala
aldiz
gehiago gizonak emakumeak baino
kausa
gazteen artean
%
nahasmendu psikiatrikoa
pertsona
Inguruneko kaltetuak
JOKABIDE

SUIZIDA

Suizidioaren definizio labur bat honako hau izan liteke:

         «Aldi baterako sufrimendu psikologiko onartezinaren konponbide iraunkorra.»

  • Pertsonak, bere baliabideetan eta aurre egiteko gaitasunean bere burua gaindituta ikusi ondoren, ez du beste irtenbiderik ikusten eta, horregatik, bere bizitza amaitzea erabakitzen du.
  • Suizidioa ekintza inpultsibo baten edo plangintza arduratsu baten emaitza izan daiteke.
  • Baina jokabide suizidaz ari garenean, suizidio burutuez ez ezik, ideia suizidaz eta suizidio-saiakerez ere ari gara.
  • Beraz, fenomeno konplexua da, dimentsio anitzekoa eta kausa anitzekoa, eta estigmaz, alderdi kulturalez eta uste okerrez inguratuta egon da.

Suizidioaren inguruko mitoak

"PERTSONA BATI BERE BURUAZ BESTE EGIN NAHI DUEN GALDETZEA, HORI EGITERA BULTZA DEZAKE"

Frogatuta dago pertsonarekin pentsamendu suiziden presentziari buruz galdetzea eta hitz egiteak tentsioa arintzeko aukera ematen duela, bere sufrimendurako konponbiderako beste aukera batzuk kontuan hartzea ahalbidetzen duela eta ekintza egiteko arriskua murrizten duela. Funtsezkoa da errespetuz eta epaitu gabe entzutea, pertsona horri kezkatzen gaituela eta lagundu nahi diogula ikusaraziz.

"SUIZIDATU NAHI DUTEN PERTSONEK EZ DUTE ABISATZEN"

Beren buruaz beste egiten duten gehienek aurrez zuzenean edo zeharka adierazi zituzten beren buruaz beste egiteko asmoak. Garrantzitsua da suizidioek eragindako heriotza gutxi batzuk abisurik gabe gertatzen direla jakitea eta alarma seinale posibleei arreta handia eskaintzea.

"SUIZIDIO-SAIAKERAK ARRETA-DEIAK DIRA"

Bere buruaz beste egiten saiatzeak pertsonaren sufrimendu- eta etsipen-maila adierazten du, eta hori ez dugu gutxietsi behar, ezta ahaztu ere, eta are gutxiago erronka edo xantaia egin. Argi dago pertsona sufritzen ari dela eta laguntza behar duela.

"GAIXO MENTALEK BAKARRIK EGITEN DUTE BEREN BURUAZ BESTE"

Gaixotasun mentala duten pertsonek herritar guztiek baino maizago egiten dute beren buruaz beste, baina ez da nahitaez nahasmendu mentalik izan behar beren burua hiltzeko erabakia hartzeko. 

"ALBISTEAK ARGITARATZEA ETA SUIZIDIOARI BURUZ HITZ EGITEA DEI EFEKTUA ERAGIN DEZAKE (WERTHER EFEKTUA) ETA SUIZIDIOAK ERAGINDAKO HERIOTZA KOPURUA HANDITU DEZAKE"

Komunikabideek suizidioarekin lotutako informazioa modu egokian eta arduratsuan ematea oso tresna indartsua izan daiteke suizidioa prebenitzen laguntzeko (Papageno efektua).

"SUIZIDIOA EZIN DA PREBENITU"

Suizidioa prebenitu daiteke; ikerketen arabera, suizidioak eragindako heriotzen % 25-30 saihestu daitezke. Funtsezkoa da garaiz detektatzea eta baliabide, profesional eta espazio egokiak eskura izatea.

"BERE BURUAZ BESTE EGITEN DUEN PERTSONA BEREKOIA / AUSARTA DA... HURRENGO ARRAZOIENGATIK EGIN DU..."

Akats arrunta da balio moralak jokabide suizidarekin lotzea edo gertatutakoari kausa bakarra egoztea. Argi dago, ordea, bere bizitzarekin amaitzeko erabakia hartzen duen pertsonak sufrimendu handia duela.

"GAIAN ADITUA EZ NAIZENEZ, EZIN DUT EZER EGIN"

Suizidioa detektatzen eta maneiatzen esperientzia duten profesionalez gain, pertsona guztiok prebentzioan lagun dezakegu. Arrisku-egoera baten aurrean, sufritzen ari den pertsonarekiko jarrera irekiari eta entzuteari eustea funtsezkoa izan daiteke hura babesteko. Suizidioari buruz hitz egiteko beldurrik ez izatea eta babes eta adierazpen emozionaleko espazioak bultzatzea ere neurri egokia da gure inguruko pertsonak babesteko eta laguntzeko.

HITZEZKO

ALERTA-ADIERAZLEAK

  • Pertsonak iruzkin edo hitz negatiboak adierazten ditu bere buruari buruz edo bere bizitzari buruz "ez dut ezertarako balio" "hobeto egongo zinatekete ni gabe"
  • Bere etorkizunari buruzko iruzkin negatiboak "gauzak ez dira hobetuko" "nireak ez dauka konponbiderik"
  • Suizidioarekin edo heriotzarekin zerikusia duten ideiak zuzenean adierazten ditu "ez dut bizitzen jarraitu nahi"
  • Gutunak edo agur-mezuak pertsona esanguratsuei idazten dizkie "eskerrik asko denbora honetan guztian lagundu izanagatik"
EZ-HITZEZKO

ALERTA-ADIERAZLEAK

  • Bat-bateko aldaketa bere jokabidean.
  • Laneko errendimenduaren edo errendimendu akademikoaren narriadura.
  • Sare soziala eta/edo familiarra galtzea.
  • Substantzien kontsumoan edo jokabide arriskutsuak areagotzea.
  • Lo-, higiene- eta/edo elikadura-ohiturak aldatzea.
  • Suminkortasuna edo haserrekortasuna areagotzea, edo, aitzitik, bat-bateko lasaitasuna eta baretasuna, oker hobekuntzatzat har daitekeena.
  • Azkenaldiko autolesioaren zantzuak gorputzeko zatiren batean.
  • Objektu edo gauza pertsonalak oparitzea.
  • Erabakitzeke dauden gaiak ixtea.
  • Norbera ez dagoenerako dokumentuak prestatzea.
ONLINE

ALERTA-ADIERAZLEAK

Gazteen eta nerabeen jokabide suizidari dagokionez, garrantzitsua da online alerta-seinaleei ere arreta jartzea; izan ere, sare sozialak eta Internet dira eguneroko bizitzan agian hautematen ez dugun suizidio-arrisku bati buruzko informazioa emateko eta harremanak izateko erabiltzen diren bitartekoak. Hona hemen zantzu horietako batzuk:

  • Bisitak eta bilaketak suizidioaren aldeko edukia duten orrialdeetan.
  • Mezu negatiboak dituzten argitalpenak partekatzen dituzten "influencerrak" jarraitzea.
  • Eduki tristea eta negatiboa duten argitalpenak partekatzea.
  • Sare sozialetan agur esatea eta profilak ixtea.

JOKABIDE SUIZIDAREN PREBENTZIOA, ESKU-HARTZEA ETA ONDORENGOA

Suizidioa prebenitzeko, eragina duten aldagaiei erreparatu behar zaie, eta fenomeno horren errealitatea hainbat mailatan kontuan hartzen duten jarduera-estrategia integralak diseinatu behar dira, kolektibo kalteberenak eta arriskuan daudenak berariaz kontuan hartuta, baina, era berean, herritarrak oro har sentsibilizatzeko ekintzak gauzatuz. 

Funtsezkoa da profesional soziosanitarioen esku-hartzeetan suizidioaren errealitatea kontuan hartzea eta eguneroko jardunean txertatzea. Bere buruaz beste egiten saiatu ondoren, funtsezkoa da pertsonaren tratamendu eta jarraipen intentsiboa egitea, berriro saiatzeko arriskua nabarmen handitzen baita saiakeraren ondorengo hilabeteetan.

Suizidioak eragindako heriotza gertatu denean, hildakoaren familiak eta ingurune hurbilak bide mingarri eta traumatikoari egin behar diote aurre, eta dolua igarotzeko eta dolua lantzeko laguntza-baliabide eta -estrategia egokiak izatea beharrezkoa da. Familiek eta hurbileko pertsonek, galera handiaz gain, hutsune eta bakardade handia izaten dute, gertatutakoari buruz hitz egiteko lekurik gabe, suizidioaren inguruko tabu eta estigmagatik.

 

ASAFESEN KONPROMISOA

SUIZIDIOAREN ERREALITATEAREN AURREAN

Suizidioa garrantzi handiko gaia da gure kolektiboarentzat, eta aspaldidanik gure arretaren kalitatea hobetzeko garatzen ditugun proiektu eta estrategien parte da, honako ekintza hauek eginez: