Irailaren 10ean Suizidioaren Prebentziorako Mundu Eguna ospatzen da. Data hori dela eta, joan den udaberrian argitaratutako artikulu hau berreskuratu dugu.
12 egunean behin suizidio bat gertatzen da Araban. Suizidioa arazo larria da Vitoria-Gasteizen eta Europa osoan. Askok XXI. mendeko epidemiatzat jotzen dute, baina estigmak eta kutsatzearen beldurrak eragiten dute, oso sarritan, suizidioak isilaraztea. Izan ere, OMEk behin eta berriz azpimarratzen du suizidio-kasuen berri xehetasunez ez ematea, kutsatzeko arriskuagatik eta estigmagatik.
Josemi Colino Asafes elkarteko kidea da, eta suizidio-jokabideak antzeman eta prebenitzeko lan egiten du: «Suizidio-kasu zehatz bati buruz hitz egitea ez da ona, kutsatzeko arriskua baitago. Baina suizidioari buruz hitz egin behar da; osasun publikoko arazoa da, eta arreta eman behar zaio».