Bizimodu independenterako laguntza

Programa psikohezitzailea
Programa honetan buru osasun arazoa duten pertsonekin eta haien familiekin lan egiten dugu, ingurune sozio-familiarraren barruan bizi-kalitatea hobetzeko.
Banaka, familian eta taldean lan egiten dugu, etxean zein kanpoan, autonomia sustatzeko, arrisku-egoerak prebenitzeko eta buru gaixotasunak dakartzan zailtasunei ahalik eta ondoen aurre egiteko.
Sartu GOFEren bidez
Ordutegia Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara

Gainbegiratze txikiko etxebizitza
Proiektu honen bidez, bizitza independente baterako lehen urratsak emateko aukera eskaini nahi diegu psikoheziketa programaren laguntza duten eta nolabaiteko autonomia duten pertsonei. Etxebizitza partekatuaren aukera bat da, eta laguntza profesional eta material egokiak ditu, bizitza autonomoa izateko hainbat trebetasun eta ikaskuntza eskuratzeko.
Sartu ASAFESen bidez