“50 urte zure alboan bidea egiten” lelopean, ASAFESEk VII. Ibilaldi Solidarioa antolatu du Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira
Datorren urriaren 25ean, igandea, ASAFESEk (Arabako Buru Osasun Arazoak dituzten Pertsonen eta Senideen Elkartea) bere VII. Ibilaldi solidarioa egingo du. Ekimena Buru Osasunaren Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan kokatzen da, eta aurten, gainera, erakundearen 50. urteurrenarekin bat dator.
Izen-ematea
Dohaintza: 7 €
Izen-emateak:urriaren 1etik 23ra, leku hauetan:
- ASAFES: Amadis kalea, 2 (sarrera Blas de Otero kaletik)
- El Corte Inglés: Kirol Saila
- ONLINE: IZENA EMAN
Kamisetak jasotzea
ASAFES, Amadis 2 (Blas de Oterotik sarrera)
– Asteazkena urriaren 21a 12.30-18.30
– Osteguna urriaren 22a 12.30-18.30
EL CORTE INGLÉS (kirol-saila)
– Ostirala urriaren 23a 12.30-20.00
PLAZA BERRIA
– Igandea urriaren 25a 09.30-10.15